Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza-sektoreko enpresarik finkatuenetako bat da ALTUNA Y URIA SA. Hau da gure historia:
Gure historia
1966
Gure historiaren hasiera
Alejandro Uriak, gaur egungo bazkideen aitonak, Altuna y Uria SA enpresa sortu zuen, Azpeitian. Baserrietako eraberritze-lanak eta igeltserotza-lanak egiten zituen eskualdean.
1975
Bigarren belaunaldia
Bigarren belaunaldiaren bultzadarekin —Imanol, José María eta Ignacio zuzendari zirela—, enpresak herri-lanetara bideratu zuen bere jarduna, hainbat erakunde publikok hala eskatuta.
1985
Obra konplexuagoak
Donostia eta eskualdea urez hornitzeko obra egin genuen (60 kota). Harrezkeroztik, enpresa zailtasun tekniko handiagoko lanak egiten hasi zen.
1985-1999
Enpresa autosufizientea
Hainbat proiektu lotuz eta azpiegitura-lanei, obra hidraulikoei, eraikingintzari eta industria-ekipamenduei eutsiz, azpiegitura oso-osoa garatzea lortu genuen, eraikuntza osatzen duten elementu guztiak integratuz: makineria, harrobia, hormigoi-lantegiak, ferraila-lantegiak eta aglomeratu asfaltikoko lantegiak. Hauxe izan da emaitza: obrak egiteko enpresa autosufizientea, kanpoko mendekotasunik gabea, autonomoa, bizkorra eta trebakuntza handiko zein diziplina anitzeko talde bat duena.
1999
Kursaal-a eraikitzen
Kursaal, Donostiako azken sinboloetako bat, eraikitzen amaitu genuen. Obra ikoniko bat izan zen; haren eraikuntza zailak are gehiago lotu gintuen gure lurrarekin, eta etorkizunera bultzatu gintuen.
2007
Sabino Arana saria
SABINO ARANA saria, Euskadiren aurrerabide eta garapen ekonomikoaren aldeko konpromisoa aintzatesteko.
2013
Altuna y Uria berregituratzen
Altuna y Uria sozietateak berregituratzeari ekin zion, eraikuntzaren arlo desberdinetako espezializazioa errazteko. Helburua: gizarte- zein ingurumen-eskakizunetarako gaitasuna hobetzea.
2017
Uria Corporación-en sorrera
Uria Corporación Empresarial sortu zen, Altuna y Uria SA, Loiola Gestión Inmobiliaria SL eta Inversiones Inkonur SL sozietateen buru gisa.