Etorkizunerako mundu hobea, jasangarriagoa eta seguruagoa sortzeko eraikitzen dugu, pertsonen bizitza hobetzeko, interakzio sozialeko espazioak zabaltzeko eta komunitateak eratzeko. Teknologia dugu giltzarri, gizartearekin eta ingurunearekin konprometitutako eredu baten bidean. Eta trebakuntza handiko talde baten esperientzia jartzen dugu eraikitzeko beste modu baten zerbitzura.
Altuna y Uria erreferentziako enpresa da eraikuntza-sektorean, 50 urte baino gehiagoko ibilbidea duena, obra handietan espezializatuta dagoena eta gure ingurunea itxuratu duten proiektu nagusietan esku hartu duena.
Enpresa gisa, misio hau dugu: gizarte- eta ingurumen-kontzientziarekin eraikitzea, pertsonen bizitza hobetzeko. Horretarako, teknologia berriak erabiltzen ditugu modu jasangarriagoan eraikitzeko, gure ingurunea hobetzeko eta etorkizuneko beharrei gaur bertan erantzuteko.
350profesional baino gehiago taldean
%50gorako emakume-kopurua Zuzendaritza Batzordean
50urtetik gorako esperientzia
50obra baino gehiago jardunean
GURE KONPROMISOAK
1
BERRIKUNTZA JASANGARRIA
Altuna y Uriaren garapenak lotura estua du jasangarritasunarekiko konpromiso irmoarekin.
Beste modu batean eraikitzea da kontua, modu jasangarriago batean: prozesu osoan CO2-aren isurtzeak gutxituz, hondakin-kopurua txikituz eta beste ingurumen-inpaktu guztiak murriztuz; eraikuntza industrializatua aplikatuz eta ekonomia zirkularreko irizpideen araberako material berriak erabiliz; berrikuntzako eta hiri-ekosistema jasangarrietako adituekin elkarlanean arituz
2
ERAIKUNTZA ARDURATSUA
Sektorearen eraldaketan aitzindari izateko egiten dugu lan, eraikuntza arduratsua, berritzailea eta jasangarriagoa lortzea helburu dugula. Esperientzia, giza talderik onena eta baliabide propioak ditugu proiektu bakoitzaren premia eta aurreikuspenei erantzuteko, segurtasuna eta talde-lana lehentasuntzat hartuta.
3
KOMUNITATEA
Konprometituta gaude ingurunearekin, eta erantzukizuna sustatzen dugu gure jarduera guztietan. Gizarte-proiektuetan parte hartuz eta komunitate-garapena bultzatuz, gizartearen ongizatean laguntzeko helburua dugu.
4
BERDINTASUNA
Altuna y Urian konprometituta gaude aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza, dibertsitatea eta pertsona guztien inklusioa ahalbidetzen eta bultzatzen dituen negozio-ereduarekin.