Hasiera | Albisteak
Castellano | Euskera | English | Français
Albisteak
 
23/12/2008
Euskal Gizarteari Samiņez eta Esker Onez

Egunak luze doaz eta gauak are eta luzeago gure senar eta atte Inaxio falta zaigunetik. Abenduaren 3ak gure bizitzako egutegia minez eta saminez markatu zuen. Lehen egunetan ez genuen indarrik  izan ezer esateko, une latz haietan beren babesa eta laguntza eman ziguten guztiei esker ona baino ez. Bortxaz murgildu gaituzten zulo ilun honetan argi izpi bat da guretzat senide, lagun eta herritarren elkartasuna. Inaxiogan zegoen gure etxeko poz eta argitasunaren zati garrantzitsu bat eta bera itzaltzeak, bera berriz ezin ikusteak, gutako bakoitzaren bidea biziki zailduko du. Nolanahi ere, bide ilun hau errazagoa izaten ari da euskal herritarron gehiengoak gu bezala sentitzen eta pentsatzen duela ikustean. Milesker bada guztioi bihotz bihotzez.

 

Inaxio, gure senar eta atte, guztiaren gainetik pertsona ona zen. Gizon arrunta, umila eta langilea. Beharra zuenari beti laguntza eskeintzeko prest. Azkune baserrian jaio eta hazi zen. Edozein baserritan bezala ume umetatik lanean jardun zuen bere anai-arrebekin batera. Pixkanaka bere aitak sortutako enpresa aurrera atera zuten denen artean gaurdaino. Egindako ahaleginen eta pasatako une zailen fruitu da gaur egun ezagutzen dugun enpresa. Egunotan 72 urte beteko zituen Inaxiok; familiari, lagunei eta lanari eskeinitako bizitza. Horrelakoa zen gure senar eta aitxe, ez gehiago eta ez gutxiago. Lagun, auzokide edota lankide bezala ezagutzen zutenek bazekiten hori.

 

Euskal Herria maite zuen Inaxiok. Euskalduna eta abertzalea zen. Bera halaxe sentitzen zen eta guri hala adierazten zigun. Baina hori guztia ez zuen aski izan antza denez Euskal Herrian aske bizitzeko. Euskal Herriak jasaten dituen inposaketen aurka daudela esaten duten horiek bi tiro maltzurrez kendu diote gure senar eta aitxeri bizitzeko eskubidea. Nola egon daiteke inposaketen aurka eta ondoren atzera bueltarik ez duen heriotza inposatu? Ez al da hori hipokresiaren isladarik garbiena? Hau al da euskaldunok nahi dugun Euskal Herria?

 

Galderez irakiten dabilkigu barrena, erantzunik gabeko galderez. ETA, zergatik, zertarako eta noren izenean erahil duzue Inaxio? Hori al da Euskal Herria askatzeko duzuen modua? Euskal Herriko teilatura harriak jaurtiz?

Guri eta Euskal Herria maite duten guztiei eman diezaiokezuen erantzunik onena guzti honekin bukatzea litzateke. Inaxioren heriotza izan dadila azkena. Jasaten ari garen mina ez dadila beste familia batean ere errepika. Hori da gehiengo handienak nahi duena, hori da euskal herritarrok nahi duguna.

 

Gure artean bizi dira baita ere atentatua kondenatzeko ausardiarik izan ez duten hainbat euskaldun. Horien artean dago urrutira joan gabe gure eta Inaxioren jaioterriko alkatea, Azpeitiko alkatea eta bere sinegotziak. Larria da benetan alkate zaren herriko seme bat bi tiroz hil eta hori ez gaitzestea. Horiei zer esan diezaiekegu? Koldarkeriak alde batera uzteko garaia iritsi dela Euskal Herrira. Politikariengandik hasi eta herritar xumeeneraino. Jar zaitezte gure lekuan eta saiatu guzti honi zentzu bat bilatzen. Ez diozue aurkituko. Ez baitauka zentzurik. Bada garaia bakoitzak bere interesak alde batera utzi eta guztiok batzeko. Hori izango litzateke Euskal Herriari egin diezaiokegun mesederik handiena. Hori da guztiok arnasa lasai hartzeko modu bakarra.

 

Pentsatzen jarrita ere ezin dugu ulertu zein izan zen terroristentzat gure aitxek egindako gaitza. AHT eraikitzeko lanen partaide izatea? Enpresari izatea? Hori da hiltzera kondenatu duen bekatua? Nork erabakitzen du nortzuk diren herri hontako bekatariak? Nork sinatu du sententzia epaiketa egin aurretik? ETAk. Herri honek aurretik ere jasan izan du faxismoaren zapalkuntza krudela eta orain ETA gauza bera ari da egiten. Euskal Herriari dagokion guztia bi tiro koldarrez erabakitzen. Zer lortzeko? Familia bat suntsitzea eta herri hau gehiago hondoratzea.

 

Guk ez dakigu politika egiten, ez gara politikariak. Ez gara ideologoak, ezta filosofoak ere. Gure hitzek ez dute mundua aldatuko, baina ez genuke nahi Inaxioren heriotza zerrenda luze bateko izen bat gehiago izatea. Jendeak ahaztuko du hau guztia eta munduak biraka jarraituko du, badakigu. Baina ziur gaude gurekin batera gogoeta txiki bat egingo balu bakoitzak, herri honek pixka bat gutxiago sufrituko lukeela. Heriotza hau kondenatzen ez duen horri zera esatea baino ez zaigu geratzen, ez dezala gure herriaren askatasunaren izenean justifikaezina justifikatzen jarraitu.

 

  

Udazken hotzak grisez jantzi du

Loiolan zeru urdina

Gure artera negar ta malkoz

Zabaldu nahian samina

Zu oroitzeak laguntzen gaitu

Arinduz barruko mina

Ezer ez zenun ezina

Indar ta lanez ekina

Beti zegoen egina

Zure izana bizi mantentzen

(Eg)Ingo degu a(ha)legina

Zuk gauza bera ingo zenuke

Gurekin hemen bazina

 

 

Inaxio Uriaren alargun eta seme alabak,

 

Loiolan, 2008ko abenduaren 23an

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

04/09/2020
ALTUNA Y URIA LIDERA UN PROYECTO I+D PAR....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

07/04/2016
50 urteurrena bideoa....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

04/06/2015
AZKENEKO FASEA SALGAI Etxebeltz-en....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

28/08/2014
ALTUNA Y URIA, S.A.-K EMAKUNDEREN ESKUTI....
22/05/2014

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

23/02/2012
Uribe Kosta ospitalea....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

25/01/2012
UTE SAN MAMES....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

07/06/2011
Inaugurazioa: BA....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

27/01/2010
SABINO ARANA SARIA....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

24/04/2009
PREMIO CONSTRUMAT 2009....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

27/02/2009
Eskertza....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

23/12/2008
Euskal Gizarteari Samiņez eta Esker Onez....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

23/12/2008
Inaxio, en los cielos....

Replica Balenciaga City Bag
Replica Chloe Faye
Replica Prada Backpack

12/12/2008
Ez gure izenean....
 
© 2008 ALTUNA Y URIA, S.A | Web mapa | Abisu legala | Pribatutasun Politika |
Loiola auzoa 25, behea. 20730, Azpeitia (Gipuzkoa) - Tlf: 943 15 70 71 - Fax: 943 15 72 14 - info@altunayuria.es